184. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRIBERRI

Aldaketa 2019ko plantilla organikoan. Hasierako onespena

Honen bidez aditzera ematen da Erriberriko Udalak, 2019ko abuztuaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuela 2019ko plantilla organikoaren aldaketa (1. zenbakia), Nafarroako Poliziei buruzko azaroaren 19ko 23/2018 Foru Legearen lansari araubidearen eskakizunei egokitzeko.

Bizilagunek eta interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkezten ahalko dituzte, hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Erriberrin, 2019ko irailaren 3an.–Alkatea, Maite Garbayo.

Iragarkiaren kodea: L1911505