2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IRUÑA
Berraztertzeko errekurtsoa, partaidetzako lau teknikari-lanpostu betetzeko deialdiaren aurka jarria
Unión del Pueblo Navarro udal-taldeak berraztertzeko errekurtsoa jarri zuen 2019ko otsailaren 19an Tokiko Gobernu Batzarrak 2019ko urtarrilaren 22an hartutako erabakiaren aurka (6/EL); erabaki horretan Partaidetzako bi teknikari lanpostu gehitzen ziren Iruñeko Udalaren zein haren erakunde autonomoen zerbitzurako Partaidetzako bi teknikari-lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian, zeina Tokiko Gobernu Batzarrak 2018ko uztailaren 30ean onetsi eta 160. NAOn –2018ko abuztuaren 20koan– argitaratu baitzen.
Urriaren 1eko Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 118. artikuluarekin bat, espedientean interesdun direnek 15 egun balioduneko epea dute, jakinarazpen hau jaso eta hortik aitzina, aipatu errekurtso hori Zapatería kaleko 40ko 1. solairuan (Langileriako bulegoan) aztertzeko eta egoki jotzen dituzten alegazioak egiteko.
Iruñean, 2019ko irailaren 4an.–Giza Baliabideetako idazkari teknikoa, Benita Soteras Ramírez.
Iragarkiaren kodea: L1911753