184. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZPOROGI

Bake epaile ordezkoaren kargua hutsik

Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. eta 102. artikuluetan eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5. eta 6. artikuluetan xedatuarekin bat etorriz, Ezporogiko Barrutiko Udalak bake epaile ordezkoaren karguak hutsik daudela iragartzen du.

Kargu horietan jarduteko behar diren baldintzak Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 302. artikuluak karrera judizialean sartzeko ezarritakoak dira. Zuzenbidean lizentziatu izan beharrik ez badago ere, aipatu 3/1995 Erregelamenduaren 13. artikuluan eta hurrengoetan ezarritako gaitasun eta bateragarritasun baldintzak bete behar dira.

Interesdunek Udalaren bulegoetan aurkeztuko dituzte eskaerak, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hilabete bateko epean.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Agezan, 2019ko irailaren 4an.–Alkatea, Camino Landarech Zozaya.

Iragarkiaren kodea: L1911507