183. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

80C/2019 EBAZPENA, abuztuaren 9koa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Fomento de Construcciones y Contratas SA enpresaren Erriberako Mankomunitateko hiri hondakin solidoen bilketarako eta ontzien plantako langileen hitzarmen kolektiboko soldaten berrikuspenari buruzko akordioa, 2019. urteari dagokiona, erregistratu, gorde eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.

Ikusirik Fomento de Construcciones y Contratas SA enpresaren Erriberako Mankomunitateko ontzien plantako eta hiri hondakin solidoak biltzeko langileen hitzarmen kolektiboko soldaten berrikuspenari buruzko akordioa, 2019. urteari dagokiona (kode zenbakia: 31007582011999), erregistro honetan sartu zena 2019ko maiatzaren 7an, enpresaren eta sindikatuen ordezkariek 2019ko urtarrilaren 22an sinatuta eta 2019ko uztailaren 19an zuzendua, honako hauetan ezarritakoarekin bat: Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuak, eta Laneko hitzarmen kolektiboen eta akordioen erregistro eta gordailua arautzen duen maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretua. Horrenbestez,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2019ko abuztuaren 9an.–Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Soldata berrikuspenari buruzko 2019ko akordioa, Fomento de Construcciones y Contratas SA enpresaren hitzarmen kolektibokoa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F1910681