2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LIZARRA
Plan partziala, UE-21 exekuzio unitatea aldatzeko.
Hasierako onespena
Lizarrako Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2019ko abuztuaren 30ean egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Udal Plan Orokorraren UE-21 exekuzio unitatearen Plan Partziala, Promociones y Construcciones O.F.P. SLk sustatua.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, interesdunek azter dezaten eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.1.a) artikuluan ezarritakoarekin bat.
Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.
Lizarran, 2019ko irailaren 3an.–Alkatea, Gonzalo Fuentes Urriza.
Iragarkiaren kodea: L1911471