183. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARESO

Oihan aprobetxamenduaren enkante publikoa

Aresoko Udalak, behar bezala baimendurik, salgai jarri du baldintza agiri itxien bidezko enkante publikoan ondoko oihan aprobetxamendu hau:

Bi lote, Aresoko mendi komunaleko Altzegi, Irumugarrieta, Egiluze, Goñegi, Urnieta eta Meruko bidea parajeetan kokatuak, 1.224 zuhaitz eta 1.236 metro kubiko zur. Hasierako prezioa: 21.515,34 euro (BEZa kanpo).

Enkante honetako aprobetxamenduaren adjudikazioa arautzen duten baldintzen agiria Udaleko Idazkaritzan dago, interesdunen eskura.

Proposamenak toki berean aurkeztuko dira, honako iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko hamabost egun naturaleko epearen azkeneko eguneko 13:30ak baino lehen.

Adjudikazio proposamena egun berean eginen da, Aresoko Udalean, 14:00etan.

Areson, 2019ko irailaren 9an.–Alkatea, Jose Otermin Echarri.

Iragarkiaren kodea: L1911693