183. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BERA

Arkitekto tekniko/aparejadore euskalduna izateko lanpostu bat oposizio bidez eta lan-kontratu finkoarekin betetzeko prozedura. Kontratatzeko agindua

Berako Udaleko Alkateak 231/2019 Ebazpena eman du irailaren 4an eta hark ondoko hau dio hitzez hitz:

“Ikusirik:

–Udaleko Tokiko Gobernu Batzordeak 2019ko apirilaren 15ean hartutako akordioaren bitartez onetsi zirela Berako Udaleko arkitekto tekniko/aparejadore euskalduna izateko lanpostu bat oposizio bidez eta lan-kontratu finkoarekin betetzeko deialdia eta deialdiaren Oinarriak.

–Deialdia argitaratu zela 81. zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean, 2019ko apirilaren 29an.

–Epaimahai kalifikatzailearen aktak eta kontratazio proposamena, 155. zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zena, 2019ko abuztuaren 9an.

–Proposatutako izangaiak aurkeztu dituela deialdiaren 8.4 oinarrian ezarritako agiriak.

Aipatutakoari jarraikiz,

EBAZTEN DUT:

1. Agindua ematea Gonzaga Jesus Aristondo Cartagena kontratatzeko arkitekto tekniko lanposturako, sei hilabeteko probaldia ezarriz. Probaldia gaindituz gero, lan-kontratudun finkoaren maila eskuratuko du.

2. Ebazpen hau jakinaraztea interesatuari, hari adieraziz kontratua sinatu beharko duela hilabeteko epean.

3. Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, baita Berako Udalaren web orrian eta Iragarki Oholean ere.”

Aditzera ematen da bidezkoak diren ondorioak sor ditzan.

Beran, 2019ko irailaren 9an.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.

Iragarkiaren kodea: L1911709