182. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZOAIN-ARRIASGOITI

Aldaketa udal aretoen erabilera arautzen duen udal erregelamenduan. Hasierako onespena

Lizoain-Arriasgoitiko Udalak, 2019ko abuztuaren 28ko osoko bilkuran, honako hau onetsi zuen hasiera batean: udal aretoen erabilera arautzen duen udal erregelamenduaren 6. artikuluaren aldaketa.

Onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazioak, eragozpenak edo oharrak aurkeztu ahal ditzaten. Hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin bat.

Jendaurreko epean alegaziorik aurkeztu ezean, aldaketa behin betiko onetsirik geratuko da udal aretoen erabilera arautzen duen udal erregelamenduaren 6. artikuluaren aldaketa, eta aldatutako artikuluaren behin betiko testua emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Lizoainen, 2019ko irailaren 5ean.–Alkatea, Koldo Albira Sola.

Iragarkiaren kodea: L1911540