182. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LERIN

2/2019 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Udalaren 2019ko aurrekontuko 2. aldaketa hasiera batean onetsi zuen erabakia 2019ko 154. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 8an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, dagozkion ondorioak izan ditzan. Hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuarekin. Aipatu foru dekretu horren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan.

GASTUAK: 183.996,80 euro.

Kreditu-gehigarria:

1 9120 10000. Alkatetzaren ordainsaria: 11.500,00 euro.

1 9200 1600003. Langileen Gizarte Segurantza: 6.000,00 euro.

1 0110 9130005. Lurzatiak ixteko kredituaren amortizazioa: 68.666,00 euro.

1 0110 9130006. Auzo-etxeko alarmaren kredituaren amortizazioa: 13.100,00 euro.

1 0110 9130007. Urbaniz. kredituaren amortizazioa: industrialdea: 74.730,80 euro.

1 9200 1310002. Bulegoetako aparteko orduak: 1.000,00 euro.

9200 2160001. Ekipamendu informatikoak konpontzea eta mantentzea: 1.000,00 euro.

1 3239 2120004. Ikastetxe publikoko mantentze-lanak eta bestelako gastuak: 1.000,00 euro.

1 1510 2130004. Makineriaren kontserbatze eta mantentze-lanak: 1.500,00 euro.

Kreditu bereziak:

0-3 urtekoentzako haur eskolarako: 5.500,00 euro.

FINANTZAKETA: 183.996,80 euro.

Hezkuntza Departamentuaren dirulaguntza: 2.900,00 euro.

Diruzaintzako gerakina:

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 181.096,80 euro.

Lerinen, 2019ko irailaren 2an.–Alkatea, María Consuelo Ochoa Resano.

Iragarkiaren kodea: L1911439