182. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESPARTZA ZARAITZU

2019ko aurrekontua. Hasierako onespena

Espartza Zaraitzuko Udalak, 2018ko abenduaren 12an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2019ko udal aurrekontua.

Onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkeztu ahal ditzaten. Hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuarekin bat.

Espartza Zaraitzun, 2019ko uztailaren 17an.–Alkatea, Itziar Semberoiz Garralda.

Iragarkiaren kodea: L1911474