2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UHARTE ARAKIL
Aldaketa puntuala arau subsidiarioen UCH-42 unitatean. Behin betiko onespena
Uharte Arakilgo Udalak, 1997ko ekainaren 30ean egin osoko bilkuran, honako hau behin-behinekoz onestea erabaki zuen: aldaketa puntuala Uharte Arakilgo udal arau subsidiarioetan, José Manuel Fernandino Larrinaga arkitektoak prestatutako agiri teknikoekin bat. Aldaketak honako hau du helburu: etxebizitza-kopurua handitzea, UCH-42 unitatean indarrean dagoen diseinua eta eraikigarritasuna aldatu gabe.
Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak abuztuaren 12an eman 975/1997 Foru Aginduaren bidez, behin betiko onetsi zen Uharte Arakilgo arau subsidiarioak UCH-42 unitatean aldatzeko espedientea, José María Ustarroz Razquinek sustatua.
Argitara ematen da, behar diren legezko ondorioak izan ditzan.
Uharte-Arakilen, 2019ko abuztuaren 30ean.–Alkatea, José Domingo Huarte Baleztena.
ERANSKINA
Onetsitako araudia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L1911367