181. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TORRES DEL RÍO

Ekonomia-jardueren gaineko 2019ko zerga. Borondatez ordaintzeko epea

Diru-bilketarako Erregelamenduan ezarritakoarekin bat, aditzera ematen da 2019ko ekitaldiko ekonomia-jardueren gaineko zerga kobratu eginen dela. Borondatez ordaintzeko epe hau ezartzen da:

–2019ko abuztuaren 19tik irailaren 19ra arte, biak barne.

Helbideratu gabeko ordainagiriak ordainketa-gutunean zehazten diren banketxeetatik edozeinetan ordaintzen ahalko dira. Helbideratutako ordainagiriak titularrek baimendutako banku-kontuetan kargatuko dira borondatezko epeko azken egunean (irailaren 19an).

Borondatez ordaintzeko epea iraganik, zorrak premiamendu-prozeduraren bidez eskatuko dira, eta epe exekutiboko errekarguak sortuko dira, baita berandutze-interesak ere eta, halakorik bada, sortzen diren kostuak.

Aipatu likidazioen aurka, honako errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza edo erabakia eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako erabakia edo egintza jakinarazi edo argitaratzen denetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretatik dagokion organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, egintza hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

Hala ere, behin errekurtso bat jarrita, haren gaineko ebazpena edo ezestea eman arte ezin izanen da beste bat jarri. Hori guztia, egoki iritzitako beste edozein errekurtso jartzeko aukera ukatu gabe.

Aditzera ematen da, interesdunek jakin dezaten.

Torres del Rion, 2019ko abuztuaren 26an.–Alkatea, Juan Luis Pérez Leuza.

Iragarkiaren kodea: L1911240