181. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL FRUTO

Aldaketa, “Ganazo” alderdian mahastiak landatzeko lurzatien adjudikazioa arautzen duen ordenantzan. Behin betiko onespena

Osoko Bilkurak 2019ko apirilaren 12an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zen aldaketa partziala, “Ganazo” alderdian mahastiak landatzeko lurzatien adjudikazioa arautzen duen ordenantzan. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 174. artikuluak eta hurrengoek, eta 325. artikuluak eta hurrengoek xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egon zen hogeita hamar egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek aztertu eta bidezko alegazioak edo erreklamazioak aurkez zitzaten.

Hasierako onespenaren erabakia 2019ko 91. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, maiatzaren 13an.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluaren azken atalari jarraituz, aipatutako epean erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkeztu ziren 2019ko ekainaren 17an, eta, ezetsi egin ziren, Osoko Bilkurak 2019ko uztailaren 26an hartu erabakiaren bidez. Ondorioz, hasiera batean onesteko erabakia, haren testu osoa behean jasotzen baita, behin betikoa bilakatu da.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

“GANAZO” ALDERDIAN MAHASTIAK LANDATZEKO LURZATIEN ADJUDIKAZIOA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA

1. artikulua. Oro har, familia-unitateak izanen dira Murillo el Frutoko “Ganazo” alderdian mahastiak landatzeko herri-lurzatien aprobetxamenduaren onuradun, baldin eta haien titularrak honako baldintza hauek betetzen baditu:

a) Adinez nagusia izatea edo adingabe emantzipatua edo judizialki gaitua.

b) Murillo el Frutoko Udaleko Biztanleen Erroldan bizilagun gisa inskribatua egotea, gutxienez ere lau urte lehenagotik.

c) Urtean gutxienez ere bederatzi hilabetez jarraian bizitzea egiazki Murillo el Fruton.

d) Murillo el Frutoko Udalarekin zerga betebeharrak egunean izatea.

2. artikulua. Herri-lurzati hauen adjudikaziodun izateko, interesdunak une oro bete beharko ditu ezartzen diren beharkizun eta baldintzak Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak 1999ko abuztuaren 19an eman Foru Aginduan edo, bestela, haren ordez ezartzen den araudian mahasti berriak eskatu, tramitatu eta emateari buruz.

Udalaren edo EVENA erakunde autonomoaren gain dago beharkizun eta baldintzok benetan betetzen direla zaintzea.

3. artikulua. Onuradunek zuzenean eta pertsonalki landu beharko dituzte herri-lurzatiak, eta ezin izanen dituzte errentan eman edo ustiatu, lan pertsonala ez den beste moduren baten bidez. Udalak noiznahi eskatzen ahal dizkio agiriak eta aurrekariak onuradunari, berak zuzenean lurra lantzen duela frogatzeko.

4. artikulua. Adjudikazioaren iraupena 25 urtekoa izanen da, edo mahastiak diraueino.

5. artikulua. Adjudikaziodunak, erretiroa hartzen badu ere, mahastia lantzen jarraitzen ahalko du, nahiz eta gainerako herri-lur loteen aprobetxamendua egiteari utzi.

6. artikulua. Adjudikazio epea amaitu edo mahastia kentzean, Udalaren esku geldituko dira eskubideak, automatikoki.

7. artikulua. Adjudikaziodunak mahastiaren aprobetxamendua egiteari utzi nahi badio edo egitea galarazten dioten ezinbesteko kasuetan (heriotza edo baliaezintasun iraunkorra), bigarren mailara arteko odol bidezko ahaideei (gurasoak, anai-arrebak, seme-alabak, ilobak eta ezkontidea edo antzeko afektibitate-harremana duen pertsona) lagatzen edo eskualdatzen ahalko die mahastiaren aprobetxamendua, baldin eta ordenantza honen 1. artikuluan ezarritako gainerako beharkizunak betetzen badituzte eta Udalari idatziz jakinarazten badio, une oro jakin dezan herri-lurzatiak nork lantzen dituen eta, hortaz, nork duen ordenantzaren xedapenak betetzearen erantzukizuna.

8. artikulua. Lagatzea adjudikazioduna zendu delako gertatzen bada eta jaraunsleak adingabeak badira, aprobetxamendurako eskubidea gordeko zaie adinez nagusi izan edo emantzipatu arte, baldin eta mahastizaintzan jardutea hautatzen badute, eta ordenantzan ezarritako baldintzak betetzen badituzte. Bitartean, adingabearen guraso-ahala edo tutoretza duen pertsona eginen da mahastien kargu, behin-behinean. Adinez nagusi denean, ez badu ezarritako baldintzetan mahastizaintzan ari nahi, Udalaren esku geldituko da eskubidea eta EVENA erakunde autonomoak, mahastiaren urteak ikusita, haren balioa itzuliko dio mahastia aipatu jaraunsleari.

9. artikulua. Adjudikaziodunen batek Murillo el Fruton bizitzeari uzten badio edo mahastia uzten badu, Udalaren esku geratuko da, eta beste adjudikazio bat eginen du, enkante bidez, honako determinazio hauei jarraikiz:

1. Dagokion urteko kanonaren zenbatekoaren eta “EVENA” erakunde autonomoak mahastiaren balioaren gainean egiten duen tasaziotik ateratzen denaren arteko baturak osatuko du hasierako adjudikazio mota, lehen urterako; irauten dituen gainerakoetarako, eguneratutako urteko kanona pagatuko da.

2. Eman gabe gelditzen badira, bigarren eta are hirugarren enkanteak ere egiten ahalko dira, hasierako prezioa baino %10 eta %20 merkeago, hurrenez hurren.

3. Lehenbiziko enkantea Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarri beharko da, egin baino 15 egun natural lehenago gutxienez.

4. Bigarren eta hirugarren enkanteetarako, halakorik eginez gero, aski izanen da Murillo el Frutoko Udalaren iragarki-taulan iragartzea, haietako bakoitza egin baino bost egun lehenago gutxienez.

5. Enkanteetan sesteoa egiten ahalko da, Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamenduan jasotako determinazioekin bat.

6. Enkanteetan parte hartzeko, horietako bakoitzerako adierazitako lizitazio-prezioaren %4aren baliokide den fidantza jarri beharko da enkante-mahaian.

7. Halaber, enkantea eman gabe gelditu bada, aprobetxamendua zuzenean adjudikatzen ahalko da, baina prezioa ez da azken enkantearen lizitazio mota baino merkeagoa izanen.

10. artikulua. Aurreko artikuluan ezarritakoa gorabehera, Murillo el Fruton bizitzeari eta/edo mahastia lantzeari uzteko asmoa duen adjudikaziodunak horren berri ematen ahalko dio Murillo el Frutoko Udalari, hilabete lehenago gutxienez, dagokion eskaerari “EVENA” erakunde autonomoak mahastiaren tasazioari buruz egin txostena gehituz. Hori gertatuz gero, Udalak beste adjudikazio bat eginen du, enkante bidez, honako determinazio hauei jarraikiz (arestian aipatuei dagokienez):

a) Murillo el Frutoko Udalak, utzitako lurzatiaren aprobetxamenduaren titularrei enkantean eskuratu zenbatekoa pagatuko dio, kanonari dagokiona kenduta.

b) Uzten den lurzatiaren aprobetxamenduaren titularrak Udalari egin jakinarazpena baliogabetu eta ondoriorik gabe utz dezake, bigarren eta hirugarren enkanteak egiteko adierazitako ordua baino 48 ordu lehenago gutxienez, horretarako beharrik ikusten badu, hots, uste badu bigarren eta hirugarren enkanteetarako legez ezarritako lizitazio motak bere interesen kaletarako izan daitezkeela.

11. artikulua. Mahastia landatzeko lehorreko lurra erosi duen orori, beste horrenbeste deskontatutako zaio herri-lurretik erosten duen lotetik.

12. artikulua. Erreguko kanona Murillo el Frutoko Udalak urtero ezartzen duena izanen da, betiere legez dagokion errebalorizaioa eginda (2019ko ekitaldirako: 50 euro/erregua). Gastu guztiak, lurzatirainoko bertarainoko hasierako instalazioa izan ezik, adjudikaziodunen kargura izanen dira.

13. artikulua. ”Ganazo” alderdiko mahasi-lurzati hauen adjudikaziodunei azalera bereko lur puska bat deskontatuko zaie beren lehorreko lurzatien lotetik.

Murillo el Fruton, 2019ko abuztuaren 7an.–Alkatea, Arancha Murillo Tanco.

Iragarkiaren kodea: L1910515