181. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LUZAIDE

1/2019 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Luzaideko Udalean jardunean ari den Kudeaketa Batzordeak 2019ko ekitaldiko 1. aurrekontu-aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2019ko 144. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 25ean. Jendaurrean egoteko legez ezarritako epea iragan da, eta ez da alegaziorik aurkeztu. Horrenbestez, behin betiko onesten da aipatu aurrekontu-aldaketa, eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan. Hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuarekin bat.

Kreditu berezia:

1.3121.6220000.–Luzaideko Kontsultategirako irisgarritasuna hobetzeko lanak: 18.298,23 euro.

Finantzaketa:

1.7508008.–NOZ-Osasunbideak emandako dirulaguntza: 18.298,23 euro.

Luzaiden, 2019ko abuztuaren 22an.–Kudeaketa Batzordeko jarduneko burua, Fernando Alzón Aldave.

Iragarkiaren kodea: L1911174