181. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

9/2019 FORU AGINDUA, irailaren 2koa, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariak emana, zeinaren bidez izendatzen baitira departamentuko zuzendari nagusien, Ekonomia eta Aurrekontu Kudeaketarako Zerbitzuko titularraren eta idazkari tekniko nagusiaren ordezkoak, kargua hutsik dagoenean edo haiek kanpoan edo eri daudenean edo ezintasun pertsonalengatik aritzerik ez dutenean.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 16.2 artikuluak ezartzen du departamentuaren titularrak foru agindu baten bidez izendatuko dituela zuzendaritza nagusien eta idazkaritza tekniko nagusiaren titularren ordez aldi baterako ariko direnak, edo zuzenean horien menpe dauden beste administrazio organo batzuetako titularren ordez aldi baterako ariko direnak, haiek kanpoan direnean, eritasun edo ezintasunen bat dutenean, karguak hutsik daudenean edo abstenitzea edo errekusatzea deklaratuta dagoen kasuetan.

Azaldutakoarekin bat, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Pertsona hauek izendatzea departamentuko zuzendari nagusiak, Ekonomia eta Aurrekontu Kudeaketarako Zerbitzuko titularra eta idazkari tekniko nagusia aldi baterako ordezteko, kargua hutsik dagoenean edo haiek kanpoan edo eri daudenean edo ezintasun pertsonalengatik aritzerik ez dutenean, bai eta abstenitzea edo errekusatzea deklaratuta dagoen kasuetan ere:

a) Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia ordena honi jarraikiz ordeztuko dute:

1.–Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko zuzendari nagusiak.

2.–Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak.

b) Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusia ordena honi jarraikiz ordeztuko dute:

1.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak.

2.–Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko zuzendari nagusiak.

c) Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko zuzendari nagusia ordena honi jarraikiz ordeztuko dute:

1.–Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak.

2.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak.

d) Ekonomia eta Aurrekontu Kudeaketarako Ataleko buruak ordeztuko du Ekonomia eta Aurrekontu Kudeaketarako Zerbitzuko titularra.

e) Idazkari tekniko nagusia ordena honi jarraikiz ordeztuko dute:

1.–Laguntza Juridikoaren Ataleko buruak.

2.–Modernizazioa Bultzatzeko Ataleko buruak.

2. Foru agindu hau interesdunei, departamentuko zerbitzuei, Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta Kontu Hartzailetza Delegatuari jakinaraztea.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2019ko irailaren 2an.–Garapen Ekonomikorako kontseilaria, Manuel Ayerdi Olaizola.

Iragarkiaren kodea: F1911462