181. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEGARDA

2019ko 4. eta 5. aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena

Osoko Bilkurak 2019ko uztailaren 3an erabaki zuen hasiera batean onestea 2019ko 4. eta 5. aurrekontu-aldaketak, eta 2019ko 149. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen erabakia, abuztuaren 1ean. Jendaurreko epea iragan da eta ez da alegaziorik aurkeztu. Horrenbestez, behin betiko onesten dira aurrekontu-aldaketa espedienteak eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten. Hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatzen da aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

4/2019 AURREKONTU-ALDAKETA

Kreditu berezia

GASTUAK:

1.152162100.–Lursailak eskuratzea: 40.300,00 euro.

DIRU-SARRERAK:

1.87000 Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 40.300,00 euro.

5/2019 AURREKONTU-ALDAKETA

Kreditu-gehigarria

GASTUAK:

1.3322.64000.–Artxiboen sistema: 1.850,00 euro.

DIRU-SARRERAK:

1.87000–.Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 1.850,00 euro.

Legardan, 2019ko abuztuaren 26an.–Alkatea, Silvestre Belzunegui Otano.

Iragarkiaren kodea: L1911232