181. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GALOZE

2019ko aurrekontua eta aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Galozeko Udalak, 2018ko abenduaren 14an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2019ko udal aurrekontua eta, 2019ko maiatzaren 23an, ekitaldi horretarako aurrekontu-aldaketa onetsi zuen, hasiera batean.

Onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkeztu ahal ditzaten. Hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuarekin bat.

Galozen, 2019ko uztailaren 12an.–Alkatea, Pio Sarriés Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1911349