181. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKABARTE

Aldaketa xehatua Udal Planean. Hasierako onespena

Ezkabarteko Udalak, 2019ko ekainaren 26an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Ezkabarteko Udal Planeko aldaketa xehatua, lurzoru urbanizaezinaren arau subsidiarioen III. kapituluko 66. artikulua aldatzeko; horren xedea da baimen baldintzatua ematea oihan lurzoruan abeltzaintza estensiboa egiteko. Joaquín Elizalde Urdanozek sustatu du.

Jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, herritarrek eta interesdunek bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Ezkabarten, 2019ko abuztuaren 21ean.–Alkatea, Pedro María Lezaun Esparza.

Iragarkiaren kodea: L1911113