181. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARGUEDAS

Udalkideen ordainsariak

Arguedasko Udalak, 2019ko uztailaren 30ean egin osoko bilkuran, jarraian hitzez hitz ematen den erabakia hartu zuen. Hona hemen, osorik, haren xedapenak:

1. Ordainsari hauek onestea udalkideentzat, osoko bilkuretara joateagatik: 100 euro.

2. Udalkideentzako ordainsariak onestea Gobernu Batzarreko, informazio batzordeetako eta kontratazio-mahaietako bilkuretara joateagatik: 80 euro.

3. Erabaki hau Udaleko Kontu-hartzailetzari eta Diruzaintzari igortzea, haren berri izan dezaten eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Arguedasen, 2019ko abuztuaren 22an.–Alkate udalburua, Fernando Mendoza Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: L1911175