181. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

2/2019 EBAZPENA, irailaren 2koa, Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak emana, honako proiektu honek ukitutako ondasunak okupatu aurreko aktak egiteko deitzen duena: “Cabanillas II” parke eolikoaren eta horko energia eramateko azpiegituren proiektua, Cabanillasko eta Tuterako udal-mugarteetan.

Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak maiatzaren 17an emandako 67/2019 Ebazpenaren bitartez, “Cabanillas II parke eolikoaren eta horko energia eramateko azpiegituren proiektua, Cabanillasko eta Tuterako udal-mugarteetan” izeneko proiektua onetsi, instalazioa baimendu eta haren onura publikoa onartu zen.

Onura publikoaren deklarazioak berekin dakar ukitutako ondasunak presaz okupatu beharra. Hori dela eta, bidezkoa da ondasun horien titularrei dei egitea, okupatu aurreko aktak egitera ager daitezen.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Proiektu horrek ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei eta Cabanillasko eta Tuterako alkateei edo haiek eskuordetzen dituzten zinegotziei dei egitea okupatu aurreko aktak eta, bidezko bada, behin betiko okupatzeko aktak egitera ager daitezen Cabanillasko eta Tuterako udaletxeetan, 2019ko urriaren 22an eta 23an, hurrenez hurren.

Aktak egiteko ordena eta ordutegia interesdunei jakinaraziko zaizkie banakako zitazio zedularen bitartez.

2. Ebazpen hau Eólica Valdetellas SLU enpresa onuradunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Cabanillasko eta Tuterako udaletako iragarki-taulan argitaratzea.

Iruñean, 2019ko irailaren 2an.–Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusia, Yolanda Blanco Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: F1911412