180. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

262E/2019 EBAZPENA, abuztuaren 29koa, Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuko zuzendariak emana, ukatzen duena eskatutako aldaketa Agoizko udal-mugartean gailu elektriko eta elektronikoen hondakinak tratatzeko plantaren instalazioaren ingurumen baimen integratuan ezarritako funtzionamendu baldintzetan. Instalazioaren titularra “Fundación Aspace Navarra para el Empleo” da.

Instalazio horrek badu ingurumen baimen integratua, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren uztailaren 2ko 1273/2008 Ebazpenaren bidez emana, eta azken aldiz Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren maiatzaren 21eko 394/2013 Ebazpenaren bidez eguneratua.

Instalazioak badu irekiera baimena, bat etorriz erantzukizunpeko adierazpena aurkezteko prozedurarekin, zeina ezarrita baitago Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren abenduaren 23ko 448/2014 Foru Aginduan (abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretua garatzen duten arauak onesten ditu).

Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuko zuzendariaren apirilaren 28ko 98E/2017 Ebazpenaren bidez, instalazioaren ingurumen baimen integratua aldatu zen, eta eskatu zen beste erantzukizunpeko adierazpen bat aurkez zedila, eta Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuko zuzendariaren urriaren 19ko 281E/2017 Ebazpenaren bidez, baimena eguneratu zen, kontuan hartuta ingurumen baimen integratuaren araubidearen menpe gelditzen zela, aplikatuz Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bategina, abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsia.

2019ko otsailaren 28an, titularrak eskatu zuen ingurumen baimen integratuan sartutako baldintzak aldatzeko, zehazki, ingurumen baimen integratuaren III. eranskineko kudeatutako hondakinen zerrendan LER 160215* kodeko hondakin berri bat sartzea, gailu elektriko eta elektronikoen hondakinetatik baztertutako osagaiei dagokiena.

Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuak berrikusi du aurkeztutako eskaera, eta balorazio hau egin:

LER KODEA

DESKRIBAPENA

BALORAZIOA

160215*

Hozkailuen ateak

Ez dagokio sartzea, instalazioak ez baitu hasiera baimenik Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuko zuzendariaren urriaren 19ko 281E/2017 Ebazpenarekin bat (haren bidez, instalazio horren baldintzak egokitu ziren honako honetan zehaztutako baldintzetara: 1/2016 Legegintzako Errege Dekretua, abenduaren 16koa, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bategina onesten duena).

Ebazpenaren proposamena instalazioaren titularrari entzunaldia emateko tramitean egon da hogeita hamar egunez, eta ez du proposamenaren aurkako alegaziorik aurkeztu.

Adierazitakoarekin bat, eta Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak urriaren 4an emandako 760/2016 Ebazpenaren bidez eskuordetuak ditudan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Ukatzea eskatutako aldaketa Agoizko udal-mugartean gailu elektriko eta elektronikoen hondakinak tratatzeko plantaren instalazioaren ingurumen baimen integratuan ezarritako funtzionamendu baldintzetan. Instalazioaren titularra “Fundación Aspace Navarra para el Empleo” da.

Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Hirugarrena.–Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean. Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean. Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita kontatuko dira.

Laugarrena.–Ebazpen hau igortzea “Fundación Aspace Navarra para el Empleo” fundazioari eta Agoizko Udalari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2019ko abuztuaren 29an.–Ekonomia Zirkularraren Plangintza Estrategikorako eta Kontrolerako Ataleko burua, Pedro Zuazo Onagoitia, Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuko zuzendariaren ordez (aplikatuz Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren urriaren 4ko 767/2016 Ebazpenean xedatutakoa).

Iragarkiaren kodea: F1911385