180. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NAFARROAKO ERREGE BARDEAREN KOMUNITATEA

2019ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Nafarroako Errege Bardeako Komunitatearen Batzar Orokorrak, 2019ko martxoaren 7an egin bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen 2019ko aurrekontu arrunta, baita aurrekontua betearazteko oinarriak ere.

Inork ez du alegaziorik aurkeztu. Horrenbestez, hasierako aurrekontua behin betiko onetsi dela ulertzen da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Legearen 202.1 artikuluan xedatuari jarraikiz. Aurrekontuaren hasierako onespena 2019ko 105. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 31n.

Hona hemen aurrekontuaren laburpena, kapituluz kapitulu:

DIRU-SARRERAK:

KAPITULUA

ZUZKIDURA

1

Zuzeneko zergak

132.000,00

2

Zeharkako zergak

50,00

3

Tasak eta prezio publikoak

1.758.150,00

4

Transferentzia arruntak

63.000,00

5

Ondare-sarrerak

10.996.000,00

Diru-sarrerak, guztira

12.949.200,00

GASTUAK:

KAPITULUA

ZUZKIDURA

1

Langileria gastuak

783.000,00

2

Ondasun arruntetako gastuak

1.772.800,00

3

Finantza-gastuak

0,00

4

Transferentzia arruntak

295.600,00

6

Inbertsio errealak

1.297.800,00

7

Kapital-transferentziak

8.800.800,00

9

Finantza-pasiboak

684.000,00

Gastuak, guztira

12.949.200,00

Tuteran, 2019ko abuztuaren 29an.–Komunitateko burua, José María Agramonte Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L1911373