180. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMA

2/2019 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Ultzamako Udalak, 2019ko uztailaren 4an egin osoko bilkura arruntean, udalkideen legezko kopuruaren gehiengo osoz, honako hau erabaki zuen: hasiera batean onestea 2/2019 aurrekontu-aldaketari buruzko espedientea, kreditu bereziak eta diru-sarreren bidez sortutako kredituak onesten dituena. Espedientea jendaurrean egon da Udalaren iragarki-taulan, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen (2019ko 149. zenbakian, abuztuaren 1ean), alegazioak aurkez zitezen, hala bazegokion, argitaratu zen egunetik 15 egun balioduneko epean. Hori guztia, honako xedapen hauekin bat: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 212. artikuluarekin eta hurrengoekin; Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 267. artikuluarekin eta gainerakoekin; eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legea garatzen duen 270/1998 Foru Dekretuaren 41., 42. eta 43. artikuluekin. Jendaurreko epean ez da espedienteari buruzko alegaziorik aurkeztu, ezta jaso ere. Horrenbestez, aipatu araudiari jarraikiz, espedientea automatikoki onetsia geratu da. Hona hemen aldaketaren testua:

Gastuetako partida hauek sortzea:

Partida: “Urritzola-Galaingo erabilera anitzeko plazako obrak”

Zenbakia: 1532 6100001.

Oraingo zenbatekoa: 0,00 euro.

Gehikuntza: 86.249,93 euro.

Zenbatekoa, guztira, aldaketa egin ondoren: 86.249,93 euro.

Partida: “Suarbeko bideak zolatzeko lanak”

Zenbakia: 4540 6190002.

Oraingo zenbatekoa: 0,00 euro.

Gehikuntza: 28.046,52 euro.

Zenbatekoa, guztira, aldaketa egin ondoren: 28.046,52 euro.

–Finantzaketa-iturriak:

–Kreditu berezia gaitzea, honako diru-sarrera partida hau sortuz:

Partida: “LEADER dirulaguntza Urritzolako erabilera anitzeko plazako lanetarako”.

Zenbakia: 7820002.

Zenbatekoa: 50.000,00 euro.

Partida: “Libre erabakitako lanetarako tokiko inbertsio planaren dirulaguntza. Suarbeko bideak zolatzea”.

Zenbakia: 7508004.

Zenbatekoa: 20.545,00 euro.

Kreditu berezia gaitzea honako diru-sarrera berri hauen bidez (diru-sarrerek sortutako kredituak):

Partida: “Erabilera anitzeko plazako lanetarako Urritzolako Kontzejuak egin ekarpena”.

Zenbakia: 7680004.

Zenbatekoa: 36.249,93 euro.

Partida: “Bideak zolatzeko lanetarako Suarbeko Kontzejuak egin ekarpena”.

Zenbakia: 7680005.

Zenbatekoa: 7.501,52 euro.

Larraintzarren (Ultzama), 2019ko abuztuaren 26an.–Alkatea, Martín M. Picabea Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L1911229