180. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Enkante publikoa, herri-lurzatien aprobetxamendurako

Noain Elortzibarko Udalak 2019ko abuztuaren 13an egin osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, enkantea eginen da honako herri-lur hauen aprobetxamendua adjudikatzeko: Noaingo, Iharnozko eta Zuluetako lehorreko laborantzako lurrak eta Iharnozko larreak. Hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruz indarrean den uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gainean urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Erregelamenduan xedatuari jarraikiz.

Enkantea hamabietan eginen da, hamabosgarren egun naturalean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, Noain Elortzibarko Udaletxeko bulegoetan, Noaingo Foruen plazako 3. zenbakian, ahozko posturen bidez.

Enkantearen baldintza-agiria interesdunen eskura dago Udal Idazkaritzan, jendea hartzeko orduetan, 9:00etatik 14:00etara alegia.

Noain Elortzibarren, 2019ko abuztuaren 14an.–Jarduneko alkate udalburua, Fco. Javier Erro Lacunza.

Iragarkiaren kodea: L1910849