180. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LODOSA

2/2019 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2019ko uztailaren 4an, 2019ko aurrekontuaren bigarren aldaketa hasiera batean onetsi zuen Udalaren Osoko Bilkurak, eta 2019ko 140. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen dagokion ediktua, uztailaren 19an. Jendaurreko epea inork erreklamaziorik aurkeztu gabe iraganik, aditzera ematen da behin betiko onetsita geratu dela, 2/1995 Foru Legean xedatuarekin bat.

Espedientean aldaketa horiek eginik, honako kontsignazio hauek dituztela gelditu dira ukitutako kapituluak:

GASTUAK:

6. kapitulua.–Xedea: inbertsio errealak. Aurrekoa: 1.545.000,49 euro. Aldaketa: 40961,73 euro. Gaur egungoa: 1.585.962,22 euro.

DIRU-SARRERAK:

8. kapitulua.–Xedea: finantza-aktiboak. Aurrekoa: 829710,49 euro. Aldaketa: 40961,73 euro. Gaur egungoa: 870.672,22 euro.

Lodosan, 2019ko abuztuaren 26an.–Alkatea, Pablo Azcona Molinet.

Iragarkiaren kodea: L1911228