180. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LAPOBLACIÓN

UEm-11 exekuzio-unitatea borondatez birzatitzeko proiektua. Behin betiko onespena

Alkatetzak abuztuaren 27an eman 068/2019 Ebazpenaren bidez, honako hau onetsi zen: “UEm-11 exekuzio-unitatea borondatez birzatitzeko proiektuaren” espedientea, Ernesto Apiñaniz Remírezek eskatuta.

Aditzera ematen da, orok horren berri izan dezan, eta jakinarazten da ebazpen honek administrazio-bidea agortu egiten duela, eta haren aurka errekurtso hauetako bat aurkezten ahal dela:

a) Aukeran, berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpenaren jakinarazpenaren biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Foru Legearen 123. eta 124. artikuluetan xedatuarekin bat.

b) Aukeran, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpenaren jakinarazpenaren biharamunetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpenaren jakinarazpenaren biharamunetik hasita, Administrazioarekiko Auzietako Jurisdikzioari buruzko uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 46. artikuluan xedatuarekin bat.

Lapoblacion-Meanon, 2019ko abuztuaren 27an.–Zinegotzi ordezkaria, José María Sáez Pérez.

Iragarkiaren kodea: L1911345