180. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAKAIKU

Alkatetzaren eskuordetzea kanpoan egoteagatik

Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluak eta ondokoek honako hau xedatzen dute: alkatea udalerrian ez dagoenean, alkateordeei dagokie alkatea ordeztea haren eginkizun guztietan, izendapenaren hurrenkeraren arabera, eta berariazko eskuordetza behar da horretarako.

2019ko abuztuaren 12tik 19ra bitartean udalerritik kanpo egon behar dut.

Aipatutako legeriak emandako eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Xedatzea Francisco Javier Zeberio Arraras zinegotzia arituko dela nire ordez, alkatearen eginkizun guztiak bereganatuta, Bakaikuko udal-mugartetik kanpo naizen bitartean, 2019ko abuztuaren 12tik 19ra arte.

2. Ebazpen hau jakinaraztea Francisco Javier Zeberio Arrarasi eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

3. Osoko Bilkurari ebazpen honen berri ematea, egiten duen hurrengo bilkura arruntean.

Bakaikun, 2019ko abuztuaren 9an.–Alkatea, Egoitz Urritza Lazkoz.

Iragarkiaren kodea: L1910760