180. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATETZ

Alkatetzaren eskuordetzea kanpoan egoteagatik

Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 43. eta 47. artikuluetan ezarritakoarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

Lehena.–Alkatea udalerritik kanpo dagoen bitartean, 2019ko abuztuaren 16tik 30era arte, biak barne, beharrezkoa da hura ordeztea; horrenbestez, alkateari dagozkion eginkizunak honako honi eskuordetuko zaizkio:

–Paula Ibero Baraibar Udalbatza honetako bigarren alkateordea, 2019ko abuztuaren 22tik 26ra bitartean, biak barne.

Eritzen (Atetz), 2019ko abuztuaren 20an.–Alkatea, Josemari Larrañegi Tirapu.

Iragarkiaren kodea: L1910904