180. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAKIL

2019ko karga-tasak, tasak eta prezio publikoak

Aditzera ematen da 2019ko Arakilgo Udalak, abuztuaren 26an egin bilkuran, onetsi zituela 2019ko udal tributuen tasak, karga-tasak eta prezio publikoak. Hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritakoarekin bat.

–Ondasun higiezinen gaineko zerga:

  • Hiri-lurrekoa: %0,500.
  • Landa-lurrekoa: %0,800.

–Hiri-lurreko lurzoruen balio-gehikuntzaren gaineko zerga.

ALDIA

KOEFIZIENTEA

KARGA

Urtebetetik beherakoa

0,06

25,00

Urtebetekoa

0,13

8,00

2 urtekoa

0,13

8,53

3 urtekoa

0,11

15,13

4 eta 15 urte bitartekoa

0,06

25,00

16 urtekoa

0,21

25,00

17 urtekoa

0,36

24,32

18 urtekoa

0,51

18,18

19 urtekoa

0,58

16,88

20 urtekoa edo hortik gorakoa

0,63

16,35

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %5.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: indizea, 1,17.

–Ur horniduraren prezio publikoa:

  • Etxeko ura: 0,325 euro/m³.
  • Industriarako ura: 0,437 euro/m³.
  • Kontagailua mantentzeko kuota finkoa: 23,43 euro.
  • Saneamendu kanona eta BEZa: legez ezarritakoak.
  • Sarera lotzeko kuotak:
  • 195 etxeetarako.
  • 379 euro industrietarako.

Hobariak uraren tasan Arakilen erroldatuentzat, familiako kideen kopurua eta hileko diru-sarrerak kontuan hartuz, lanbide arteko gutxieneko soldatarekin konparatuz (645,30 euro hilean 2015. urterako), taula honen arabera:

KIDE KOPURUA

LGSa EDO GUTXIAGO

LGSa + %10

LGSa + %20

1 eta 2 artean

%90

%75

%50

3 edo gehiago

%100

%90

%75

Horretarako, interesdunek urteko lehenbiziko hiruhilekoan eskabidea aurkeztuko dute Udalaren bulegoetan eta, harekin batera, errentaren edo ondarearen aitorpena edo, kasua bada, Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren ziurtagiria, hura egiteko betebeharrik ez dutela adierazten duena. Orobat, aurkeztu beharko dira eskatzailearen diru-sarrerak edo harekin bizi direnenak justifikatzen dituzten dokumentuak eta bizikidetzaren ziurtagiria.

–Hirigintzako lizentziak emateko eta hirigintzako beste jarduketetarako tasak; baita ere, obrak egitearen ondorioz, herriko jabari publikoko lurzoru, lurgain eta lurpean egiten diren aprobetxamendu berezien tasak.

1.A.–Antolamendurako plan partzialak edo bereziak, aldaketak arau subsidiarioetan eta xehetasun-azterketak: 0,143 euro/metro karratu.

  • Antolamendurako plan partzialak edo bereziak, aldaketak arau subsidiarioetan: 205 euro, gutxienez.
  • Xehetasun-azterketak: 154 euro, gutxienez.

1.B.–Aldaketak plan partzial edo berezietan eta xehetasun-azterketetan: aurrekoaren %50.

  • Aldaketak plan partzial edo berezietan eta arau subsidiarioetan: 103 euro, gutxienez.
  • Aldaketak xehetasun-azterketetan: 67 euro, gutxienez.

2.A.–Birzatiketak: 0,236 euro/metro karratu ondoriozko lurzatian.

2.B.–Aldaketak birzatiketetan: aurrekoaren %50.

3.–Urbanizazio proiektuak: obra gauzatzeko aurrekontuaren %1,097.

4.–Lurzatitzeko edo banantzeko lizentziak: 0,185 euro/metro karratu, banandutako hiri-lurraren azalera osoan.

  • Banantzeko lizentzia, gutxienekoa: 103 euro.

5.–Obretarako lizentzia: gutxieneko tasa, 30 euro.

6. Lizentziak, eraikinak lehen aldiz erabili edo okupatzeagatik:

  • Etxe berria: 174 euro/etxebizitza.
  • Zaharberritzea, handitzea, egiturak berritzea, erabilera aldaketak: 113 euro/etxebizitza.

7.–Zangak eremu publikoan irekitzea:

  • Zangaren zabalera < 1 m.l.: 13,53 euro/m.l.
  • Zangaren zabalera < 1 m.l.: 16,88 euro/m.l.

8.–Eremu publikoa okupatzea: 3 euro/egun, okupatutako azalera edozein izanik ere (gutxienez, 45 euro).

9.–Tasak jarduera-lizentziengatik, jarduera-lizentzien berrikuspenengatik, irekitzeko lizentziengatik eta ingurumenaren babesarekin zerikusia duten ikuskapenengatik: txosten teknikoaren zenbatekoa.

Erabaki honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematen denetik aurrera hartuko du indarra.

Erabaki honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita,

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita,

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Arakilen, 2019ko abuztuaren 27an.–Alkatea, Oihana Olaverria Jaca.

Iragarkiaren kodea: L1911475