2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERBINTZANA
2019ko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Berbintzanako Udalak, 2018ko abenduaren 18an egin osoko bilkura berezian, erabaki zuen hasiera batean onestea plantilla organikoa.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235.ari dagokionez xedatuari jarraikiz, onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Berbintzanan, 2018ko abenduaren 20an.–Alkatea, José Hilario Chocarro Martín.
Iragarkiaren kodea: L1815938