18. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TAFALLA

Funtzionarioaren izendapena

Alkatetzaren 2018ko abenduaren 17ko Ebazpena; hauxe dio hitzez hitz:

“Ikusirik 174/2016 Epaia, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegiak 15/2011 prozedura laburtuko autoan emandakoa. Haren bidez, baiesten da NAPIko zuzendariak gidabaimen berriak emateko hautaketa-prozesuan aplikatu beharreko jarraibideen aurka paratutako errekurtsoa, eta agintzen da formakuntza-ikastarorako onartu eta baztertuen zerrenda argitaratu arte atzera eramatea jarduketak eta, horrela, oinarrizko formakuntza-ikastarorako onartu eta baztertuen zerrenda berriak eginez arautzea izangaien tokia.

Ikusirik Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak apirilaren 19an eman 898/2018 Ebazpena, agintzen duena hitzez hitz bete dadila irailaren 1eko 174/2016 Epai irmoa, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegiak 15/2011 prozedura laburtuko autoan emandakoa (Iker Arroyo Arrosagarayk sustatu zuen funtzio publikoaren arloko prozedura hori), eta agintzen duena Barne Zuzendaritza Nagusiak oinarrizko formakuntza-ikastarorako izangai onartuen zerrenda berria onets dezala, Nafarroako Polizia Kidegoetarako polizia izateko 115 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian (deialdia NAPIko zuzendari kudeatzailearen abuztuaren 14ko 130/2009 Ebazpenaren bidez onetsi zen).

Ikusirik, halaber, Barneko zuzendari nagusiak 2018ko apirilaren 20an eman 103/2018 Ebazpena, onesten dituena Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegiak emandako irailaren 1eko 174/2016 Epai irmoa betearazteko prozeduraren aurretik egindako jarduketak (898/2018 Ebazpenak agindu zuen hura).

Ikusirik Tafallako Udaleko Alkatetzaren 2018ko apirilaren 25eko Ebazpena, Alberto Urbina Ortigosa praktiketako funtzionario izendatzen duena (2018ko apirilaren 26tik aurrerako ondorioekin), Barneko zuzendari nagusiak apirilaren 20an eman 103/2018 Ebazpena aplikatuz, oinarrizko formakuntza-ikastaroan sar dadin (103/2018 Ebazpenaren bidez onetsi ziren Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegiaren irailaren 1eko 174/2016 Epai irmoa betearazteko jarduketak).

Ikusirik Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolako zuzendariak azaroaren 30ean eman 179/2018 Ebazpena; horren bidez, Polizian sartzeko oinarrizko formakuntzako 2018ko ikastaroko azken kalifikazioak onesten dira, besteak beste, eta haiek zehazten ebazpenari gehitutako eranskinetan, kontuan harturik sarrera deialdiak edo ikastaroa eragin duten inguruabarrak. Ikusirik, halaber, ebazpen horren X. eranskina; bertan jasotzen da Tafallako Udaleko udaltzain izateko formakuntza-ikastaroan Gai kalifikazioarekin gainditu duten izenen zerrenda (alfabeto hurrenkeraren araberakoa). Betearaziz 2016ko irailaren 1eko 174/2016 Epai irmoa, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegiak 15/2011 prozedura laburtuko autoan Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen abuztuaren 14ko 130/2009 Ebazpenari buruz emandakoa; azken ebazpen horren bidez, onetsi zen Nafarroako Polizia Kidegoetarako 115 polizia lanpostu oposizio bidez betetzeko eta udaltzain laguntzaile izateko izangaien zerrenda bat prestatzeko deialdia (2009ko 100. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abuztuaren 14an), eta hartan jasotzen denaren arabera, Alberto Urbina Ortigosak Gai kalifikazioa lortu zuen, eta 625.93 puntu eskuratu, guztira, aipatu formakuntza-ikastaroan.

Deialdian eskatutako dokumentazioa aurkeztuta, egiaztatu da izangaiak deialdian eskatutako baldintzak betetzen dituela. Horregatik, bidezko da izendatzea eta lanpostua esleitzea.

Halaber, proposatu da ezen, deialdiaren 9.3 oinarrian xedatuarekin bat, ezartzea karguaz 2018ko abenduaren 19an jabetuko dela.

Horrenbestez,

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Alberto Urbina Ortigosa izendatzea Tafallako Udaleko funtzionario, Tafallako udaltzain lanpostua betetzeko (Herritarren Segurtasuneko Alorrari atxikita dago, eta zenbaki hau du plantilla organikoan: 04.22), betearaziz 2016ko irailaren 1eko 174/2016 Epai irmoa, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegiak 15/2011 prozedura laburtuko autoan Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen abuztuaren 14ko 130/2009 Ebazpenari buruz emandakoa; azken ebazpen horren bidez, onetsi zen Nafarroako Polizia Kidegoetarako 115 polizia lanpostu oposizio bidez betetzeko eta udaltzain laguntzaile izateko izangaien zerrenda bat prestatzeko deialdia (2009ko 100. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abuztuaren 14an).

Bigarrena.–Ezartzea lanpostuaz jabetzeko eguna 2018ko abenduaren 19a izanen dela, behar bezala justifikatutako ezinbesteko arrazoirik ez bada.

Hirugarrena.–Izendapen-ebazpena jakinaraztea interesdunari, Tafallako Udaltzaingoko buruari, Langileria Departamentuari eta Ekonomia eta Kontabilitate Departamentuari, eta agintzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila.”

Tafallan, 2018ko abenduaren 17an.–Alkate udalburua, Arturo Goldaracena Asa.

Iragarkiaren kodea: L1815860