18. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VILLATUERTA

Aldaketa, Lurraren gaineko kontribuzioa arautzen duen ordenantzan (1. ordenantza fiskala). Hasierako onespena

Villatuertako Udalak, 2018ko abenduaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Lurraren gaineko kontribuzioa arautzen duen ordenantzan (1. ordenantza fiskala).

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, eragozpen edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantzan egin aldaketa behin betiko onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Villatuertan, 2018ko abenduaren 27an.–Alkatea, Asier Urra Ripa.

Iragarkiaren kodea: L1816104