18. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

Laburpena, gizarte-larrialdietarako 2019ko laguntzen oinarri arautzaileena

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (identifikazioa): 431180.

Vianako Udalak, 2018ko abenduaren 20an egin osoko bilkuran, larrialdi sozialean dauden pertsona edo familiei 2019an prestazio ekonomiko zuzenak emateko deialdiaren oinarriak onetsi zituen.

Lehena.–Onuradunak: larrialdietarako laguntza hauek norbanakoek, familiek eta bizikidetzako familia-unitateek eskuratzen ahalko dituzte, gizarte-bazterketa egoeran daudenean edo horretarako arriskua dutenean, 4. oinarrian ezarritako baldintzak betetzen badituzte.

Bigarrena.–Xedea: ekonomikoki laguntzeko tresna bat sortzea, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuko Gizarte Lan profesionalaren osagarri, Vianan bizi diren pertsona eta/edo familientzat, baldin eta, ekonomiaren eta/edo gizarte eta osasunaren arloetan premia egiaztatuak izanik, gizarteratzeko oinarrizko beharrei aurre egiteko zailtasun handiak badituzte.

Krisi egoeretan esku-hartzea, inguruabar horiek okerragora egin ez dezaten edo kroniko bilaka ez daitezen.

Hirugarrena: oinarri arautzaileak:

http://www.viana.es/ayuntamiento/transparencia/subvenciones-2/convocatorias-de-subvenciones/

Laugarrena.–Zenbatekoa: Laguntzetarako dagoen diru zenbateko osoa: 27.400 euro.

Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea:

Larrialdi sozialean daudenendako prestazio ekonomikoaren eskabideak Vianako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan aurkeztuko dira urte batean zehar, abenduaren 31 arte, aurrekontuan behar den dirua badago.

Vianan, 2018ko abenduaren 26an.–Alkatea, María Blanca Yolanda González García.

Iragarkiaren kodea: L1816002