18. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE ARAKIL

Alkatetza beste baten esku uztea

Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren Erregelamenduan xedatutakoaren arabera (azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen),

DEKRETATZEN DUT:

Artikulu bakarra.–Alkatea udalerritik kanpo izanen denez 2018ko abenduaren 26tik 28ra, haren ordezkoa behar da eta, horregatik, Mikel Razquin Barandarain Udalbatzako alkateordearen esku uzten dira hari dagozkion eginkizunak.

Uharte Arakilen, 2018ko abenduaren 21ean.–Alkate udalburua, Juana Sainz Betelu.

Iragarkiaren kodea: L1815943