18. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Diru-laguntzak krisialdi-egoeran egon edo oso egoera txarreko etxeetan, etxebizitza desegokietan eta beste zenbait egoeratan bizi diren familiei alokairuak ordaintzen laguntzeko. Deialdiaren laburpena (Etxebizitzaren aldeko 2019ko programa)

Oharra: testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/index). DDBN (Identifikazioa): 434022.

Iruñeko Udaleko Gizarte Ekintzako zinegotzi ordezkariak 2018ko abenduaren 19an emaniko ebazpenaren bitartez onetsia.

Administrazio deitzailea: Iruñeko Udala.

Organo emailea: Gizarte Ekintzako Zinegotzi Ordezkaria.

Alor kudeatzailea: Gizarte Ekintzako Alorra.

Instrukzio-organoa: Diru-laguntza kudeatzen duen Alorreko Idazkaritza Teknikoa.

Deialdiaren xedea: Programaren xedea da alokairuen parte bat ordaintzeko diru-laguntzak ematea, egoera hauetako batean dauden familiei:

–Krisialdi sozioekonomikoak eraginda etxebizitza bat eskuratzeko edo hura mantentzeko zailtasunak dituzten familiak, baldin eta, H letran aurreikusitakoarekin bat, behin baliabide tekniko batzuk baliatuta, bi urte baino gehiago jotzen ez duen aldi batean gaitasuna badute etxebizitza bat modu autonomoan eskuratu eta hura mantentzeko.

–Infraetxe edo etxebizitza desegoki batean bizi diren familiak, betiere esku hartzeko plan bat behar dutelarik etxebizitza bat modu autonomoan eskuratu eta mantentzeko.

–Aterpe-premia dutenendako udal-etxebizitzen erabiltzaileak diren familiak, bertan egoteko gehienezko denbora agortu bazaie (3 urte).

Nolanahi ere, erabateko lehentasuna izanen dute programa honi heltzerakoan adingabeak dituzten familiek, baldin eta horiek etxebizitzarik ezagatik (etxegabetzeak eta abar direla medio) Udalaren gizarte-zerbitzuen esku-hartzearen jomuga badira.

Iruñean, 2019ko urtarrilaren 9an.–Zinegotzi ordezkaria, Esther Cremaes Mayorga.

Iragarkiaren kodea: L1900481