18. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

2019ko lan egutegia

Orkoiengo Udalak, 2018ko abenduaren 20ko osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Lehenbizikoa.–Orkoiengo Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileen asteguneko 2019ko jaiegunen egutegia onestea. Hona hemen:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 7a: Errege eguna.

–Martxoaren 19a: San Jose.

–Apirilaren 18a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 19a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 22a: Pazko biharamuna.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

–Irailaren 30a: San Migel, Orkoiengo herriko jaia.

–Urriaren 12a: Jai Nazionala.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien eguna.

–Abenduaren 3a: Frantzisko Xabierkoaren eguna.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 8a: Sortzez Garbiaren eguna.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Bigarrena.–Orkoiengo Udaleko administrazioaren lanaldiaren urteko egiazko lanordu kopurua 1.592 izanen da, abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretuarekin bat, eta honela banatuko da:

Eguneroko lanaldia 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da, astelehenetik ostiralera, administrazio zerbitzu orokorretako langileentzat. Nahitaez lan egin beharko da 8:00etatik 15:00ak arte; gainerako 20 minutuak egiteko, langileek malgutasuna izanen dute, 7:40tik 8:00ak arte eta 15:00etatik 15:20ra. Jendea egunero hartuko da 9:00etatik 14:00ak arte.

Gainerako departamentuek beren egutegia izanen dute, betiere urterako ezarritako gehienekoaren barnean.

Hirugarrena.–Orduen urteko kopuruaren barnean kontuan hartu da irailaren 30a herriko jaia dela eta lau egun daudela Udalaren langileen nahierara hartzeko. Horrek, beraz, egiazko 217 lanegun egiten ditu.

Laugarrena.–Baliogabeak deklaratzen dira, 2019an epeak kontatzeari dagokionez, igande eta larunbat guztiak eta ebazpen honen lehenbiziko xedapenean jaiegun deklaratutako egunak, abenduaren 28ko 91/2009 Foru Dekretuan ezarritakoarekin bat egiten dutenak.

Bosgarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, baita, ediktuen bidez, Orkoiengo Udalaren iragarki-taulan ere.

Orkoienen, 2018ko abenduaren 20an.–Alkatea, Carlos Arroniz Loyola.

Iragarkiaren kodea: L1815979