18. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTSAGABIA

Ordenantza, Udalaren lokalen erabilera arautzen duena.
Hasierako onespena

Otsagabiko Udalak, 2018ko abenduaren 21ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren lokalen erabilera arautzen duen ordenantza.

Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, herritarrek eta interes legitimoa dutenek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Dena dela, hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da, erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatua betetzeko, argitara ematen da orok jakin dezan.

Otsagabian, 2018ko abenduaren 24an.–Alkate udalburua, Juan Manuel Tohane Contín.

Iragarkiaren kodea: L1815954