18. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUNBERRI

2019ko karga-tasak

Irunberriko Udalak, 2018ko abenduaren 19an egin osoko bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz, erabaki zuen ezartzea, 2019ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra izan dezaten, ondotik aipatzen diren karga-tasak eta ponderazio indizeak, era berean aipatzen diren udal zergei dagozkienak:

–Hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: karga-tasa, ehuneko 0,338koa.

–Landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: karga-tasa, ehuneko 0,80koa.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga (EIOZ): karga-tasa, ehuneko 4,7koa.

–Jarduera ekonomikoen gaineko zerga (JEZ): karga-tasa: 1,40.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga:

  • Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritako koefiziente berdinak finkatzea, lurren balioaren gainean aplikatzeko.
  • Honako karga-tasa hauek ezartzea, balio-gehikuntza sortzen den epearen araberakoak, hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergaren likidazioaren ondorioetarako, eta ondorioak 2019. urteko urtarrilaren 1ean hasita.

BALIO-GEHIKUNTZAREN SORTZEALDIA (URTEAK)

TASA

Urte 1etik behera, 1-2-3

%12

4-5-6-7-8-9-10-11-12-13-14-15

%25

16-17

%17

18-19-20 urte edo gehiago

%12

Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Herriko Etxeko iragarki oholean argitaratuko da, bizilagunek eta bidezko interesa dutenek 30 eguneko epea izan dezaten espedientea aztertzeko. Epe hori igaro eta inork ez badu erreklamaziorik aurkezten, zerga-tasak behin betiko onetsitzat joko dira.

Irunberrin, 2018ko abenduaren 26an.–Alkatea, Rocío Monclús Manjón.

Iragarkiaren kodea: L1816022