18. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITUREN

Lurraldea Okupatzeko Estrategiaren eta Ereduaren onespena (LOEE)

Iturengo Udalak, 2018ko abenduaren 17an egin osoko bilkuran, Lurraldea Okupatzeko Estrategia eta Eredua onetsi du, María Urmeneta Fernández eta Francisco Javier Chocarro San Martín arkitektoek prestatua, eta erabaki du jendaurrean edukitzea hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina kontatzen hasita, horren edukiarekin zerikusia duten iradokizunak edo oharrak jasotzeko. Epe horretan, Lurraldea Okupatzeko Estrategia eta Ereduaren agiriak edozein interesdunek aztertzen ahalko ditu udal bulegoetan.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71. artikuluarekin bat.

Iturenen, 2018ko abenduaren 26an.–Alkatea, M.ª José Bereau Baleztena.

Iragarkiaren kodea: L1816016