178. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

76C/2019 EBAZPENA, abuztuaren 9koa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana. Honen bidez Valtierrako Producciones Vegetales Diferenciadas SL enpresaren hitzarmen kolektiboa erregistratu, gorde eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen da.

Valtierrako Producciones Vegetales Diferenciadas SL enpresaren hitzarmen kolektiboaren testua (kode zenbakia: 31006152011991) aztertu da, erregistro honetan sartu zena 2019ko martxoaren 4an, enpresaren ordezkariek eta sindikatuetako ordezkarien zati batek (CCOO) sinatua 2018ko abenduaren 13an eta zuzendua 2019ko uztailaren 17an, honako hauetan ezarritakoarekin bat: Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuak eta Hitzarmen Kolektiboen Erregistro eta Gordailuei buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretua. Horrenbestez,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2019ko abuztuaren 9an.–Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Valtierrako Producciones Vegetales Diferenciadas SL enpresaren Hitzarmen Kolektiboa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F1910671