178. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELIZAGORRIA

Hiri-lurreko eta landa-lurreko ondasunen gaineko 2019ko kontribuzioa. Borondatez ordaintzeko epea

Diru-bilketarako Erregelamenduan ezarritakoarekin bat, aditzera ematen da 2019ko ekitaldiko hiri-lurraren eta landa-lurraren gaineko kontribuzioa kobratu eginen dela. Borondatez ordaintzeko epe hau ezartzen da:

–2019ko abuztuaren 28tik irailaren 28ra arte, biak barne.

Helbideratu gabeko ordainagiriak ordainketa-gutunean zehazten diren banketxeetatik edozeinetan ordaintzen ahalko dira. Helbideratutako ordainagiriak titularrek baimendutako banku-kontuetan kargatuko dira borondatezko epeko azken egunean (irailaren 28an).

Borondatez ordaintzeko epea iraganik, zorrak premiamendu-prozeduraren bidez eskatuko dira eta exekuzio epeko errekarguak sortuko dira, berandutze-interesak eta, halakorik bada, sortzen diren kostuak.

Aipatu likidazioen aurka, honako errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara (hala ere, behin errekurtso bat jarrita, haren inguruko ebazpena edo ezestea eman arte ezin izanen da beste bat jarri):

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza edo erabakia eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako erabakia edo egintza jakinarazi edo argitaratzen denetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretatik dagokion organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, egintza hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

Hori guztia, egoki iritzako beste edozein errekurtso jartzeko aukera ukatu gabe.

Aditzera ematen da, interesdunek jakin dezaten.

Elizagorrian, 2019ko abuztuaren 28an.–Alkatea, Máximo López Caro.

Iragarkiaren kodea: L1911342