178. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORELLA

Udal Planeko aldaketa puntuala, 10. poligonoko 147., 159., 161. eta 164. lurzatietan. Hasierako onespena

Udal honek, 2019ko abuztuaren 14an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, besteak beste.

ERABAKIA:

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuak zer ebazten duen kontuan harturik,

Bertaratu diren guztiek honako hau erabaki dute, aho batez:

Lehendabizikoa.–Hasiera batean onestea Corellako Udal Planeko aldaketa puntuala, Hormigones en Masa de Valtierra SAk sustatua, Corellako 10. poligonoko 147., 159., 161. eta 164. lurzatiek osatutako eremuan. Aldaketak eremu hori nekazaritza-produktibitate handiko lurzoru gisa kategorizatzea du xede.

Bigarrena.–Espedientea jendaurrean jartzea hilabetez, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean, udal iragarki-taulan eta Nafarroako Foru Komunitatean argitaratutako egunkarietan plazaratuz.

Corellan, 2019ko abuztuaren 27an.–Alkatea, Gorka Garcia Izal.

Iragarkiaren kodea: L1911258