2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERASKOAIN
Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik
Azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduan xedatutakoaren arabera, honakoa
DEKRETATZEN DUT:
1. Lehen alkateorde Jesús María Zubillaga Urabayenen esku uztea esleiturik ditudan eginkizun guztiak, haietan nire ordezko izan dadin, 2019ko irailaren 7tik urriaren 3ra, biak barne, Beraskoaingo udal-mugartetik kanpo naizen bitartean.
2. Honako ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta Beraskoaingo Udaleko iragarki-taulan ediktuak ikusgai edukitzea; hori guztia, azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikuluan xedatua bete beharrez.
3. Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea; ohartarazten zaio, azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 48. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, aipatu ordezkapena betetzen duen bitartean, ezin izanen diola uko egin lege beraren 43. artikuluan ezarriaz baliatuz nik haren esku utzitakoari.
4. Aipatu Errege Dekretuaren 44.4 artikuluan xedatutakoarekin bat, ebazpen hau Osoko Bilkurari jakinaraztea, egiten duen hurrengo bilkuran.
Argitara ematen da, azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 47. artikuluan xedatua betez, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.r) artikuluak Alkatetzari emandako eskumena erabiliz.
Beraskoainen, 2019ko abuztuaren 27an.–Alkatea, José Luis Larrea Cenoz.
Iragarkiaren kodea: L1911348