178. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

EGUESIBAR

Izendapena, liburutegi ludotekako laguntzailearena

Eguesibarko Udaleko alkateak, abuztuaren 19ko 1610/2019 Ebazpenaren bitartez, honako hau erabaki zuen:

Lehendabizikoa.–Xabier Gorricho Oyarzabal udal honetako liburutegi ludotekako laguntzaile izendatzea (plantilla organikoko 5.4 lanpostua). Lan kontratu finkoa izanen du, bi hilabeteko probaldia gainditu ostean, lanpostuaz jabetzen denetik hasita.

Bigarrena.–Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea, honako hau ohartaraziz: hilabeteko epea du, izendapen-jakinarazpen hau ematen denetik aurrera, lanpostuaz jabetzeko, eta, hala egin ezean, Eguesibarko Udaleko lan kontratu finkoa izateko eskubide oro galduko du.

Hirugarrena.–Izendapen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko iragarki-taulan argitaratzea.

Sarrigurenen (Eguesibar), 2019ko abuztuaren 20an.–Alkatea, Amaia Larraya Marco.

Iragarkiaren kodea: L1910897