177. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKABARTE

Udalkideen ordainsariak eta dedikazio araubidea

Ezkabarteko Udalak, 2019ko ekainaren 26an egin osoko bilkura berezian, gehiengoz onetsi zuen udalkideentzako ordainsarien honako araubide hau, 2019-2023 legegintzaldirako:

1.–Alkatearentzat, astean 20 orduko lanaldi partzialaren truke 20.000 euroko ordainsari gordina, hamabi ordainketatan.

2.–Zinegotzientzat, gehienez 2.000 euroko esleipena, kalte-ordain eta bilkura-sari gisa. Ordainsaria seihilekoan behin emanen da, honela banatuta: 1.000 euro, zati kide anitzeko organoen deitutako bilkura kopurua. Udalkideak zenbat bilkuretara joan diren, horren arabera izanen da esleipena.

3.–Osoko Bilkurak erabaki zuen udal talde politikoentzako diru-esleipenik ez ezartzea, Tokiko Araubidearen Oinarriei buruzko apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 73.3 artikuluan ezarritakoarekin bat.

Bigarrena.–Aditzera ematen da, orok jakin dezan, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75.5 artikuluari eta Toki Entitateen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuko 13. artikuluari jarraikiz.

Ezkabarten, 2019ko ekainaren 21ean.–Alkatea, Pedro Lezaun Esparza.

Iragarkiaren kodea: L1911371