177. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORTES

Ur hornidura eta saneamenduko tasa eta saneamendu kanona 2019ko bigarren lauhilekoan. Borondatez ordaintzeko epea

Honen bitartez, interesdun guztiei aditzera ematen zaie, 2019ko bigarren lauhilekoari dagokionez, ur hornidura eta saneamenduko tasa eta saneamendu kanona borondatez ordaintzeko epea 2019ko urriaren 25ean bukatuko dela.

Helbideratu gabeko ordainagiriak Cortesko edozein banku sukurtsaletan ordaindu beharko dira.

Helbideratutako ordainagiriak titularrek baimendutako banku-kontuetan kargatuko dira 2019ko irailaren 25ean.

Epe hori iragandakoan, Derrigorrezko Diru-bilketa Agentziara igorriko dira, hark premiamendu-bidez kobra ditzan, aldez aurretik jakinarazi gabe.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Cortesen, 2019ko abuztuaren 28an.–Alkate udalburua, Fernando Sierra Estoduto.

Iragarkiaren kodea: L1911357