176. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 6a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2017-A-76

Arturo Erlanz Abadek honako datu eta ezaugarri hauek dituen ur publikoen aprobetxamendua eskatu du:

Ibilgua: Biniés ibaia.

Hargunearen udalerria: Burgi (Nafarroa).

Hargunearen tokia: UTM ETRS89 (663.721, 4.732.166) 30. zona.

Erabileraren xedea: ureztatzea, eta aziendarentzako hornidura.

Erabileraren tokia: Burgiko 1. poligonoko 8. lurzatia (Nafarroa).

Batez besteko emari baliokidea kontsumo handieneko hilean (l/s): 0,004.

Gehieneko bolumena urtean: 48 m³.

Aprobetxamenduaren xedea da ura zuzenean hartzea Binies ibaitik, ezkerraldetik, 1 ZP-ko potentziako motoponpa baten bidez eta 1 l/s-ko uneko gehieneko emariarekin. Motoponpak 1,5 hazbeteko diametroa duen mahuka baten bidez bultzatuko du ura ureztatu beharreko lurzatiraino. Ur jabari publikoko eremuan ez da inolako lanik egin behar, eta ura hartzeko sistema jarri eta kendu eginen da. Barneko erregulazioa izanen du, mila bana litroko poliesterrezko 4 biltegirekin. Ura maiatzetik urrira bitarte hartuko da, 0,2889 hektareako baratzea ureztatzeko eta 5 zaldiren hornidurarako, urtean 15 egunez.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan.

Zaragozan, 2019ko ekainaren 11n.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E1911170