176. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEBAS

Udalkideen ordainsariak eta dedikazio araubidea

Tebasko Kontzejuko Batzarrak, 2019ko uztailaren 18an egin bilkura berezian, honako erabaki hau hartu zuen:

Udal honek nolako ezaugarri bereziak dituen aztertuta, eta Toki Araubidearen Oinarriei buruzko 7/1985 Legearen 75. artikuluak zer eduki duen ikusirik, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen 2568/1986 Errege Dekretuaren 13. artikuluari dagokionez,

ERABAKITZEN DA:

Lehenbizikoa.–Zer kontzejukide arituko diren dedikazio partzialeko araubidean eta zenbateko ordainsaria jasoko duten onestea. Hona hemen zerrenda:

–Tebasko Kontzejuko buru Leire Martínez Carneirok urteko lanaldiaren %15eko dedikazio partzialean beteko du bere kargua. Lanaldiak 238,8 ordu izanen ditu urtean, eta urteko soldata gordina 4.200,00 eurokoa izanen da, 350,00 euroko hamabi hilekotan banatuta. Zenbateko horiei PFEZarengatik dagozkion atxikipenak aplikatuko zaizkie.

Bigarrena.–Dedikazio esklusiboa zein partziala ez duten kontzejukideek 50 euroko konpentsazioa jasoko dute Kontzejuko Batzarraren eta Kontzejuko aferak kudeatzeko eta administratzeko egiten den bilkura bakoitzean parte hartzeagatik. Kontzejuko Batzarrak onetsiko du zer araudi, funtzionamendu eta gainerako ezaugarri izanen dituzten aipatu bilerek. Zenbateko horri PFEZarengatik dagozkion atxikipenak aplikatuko zaizkio (%2). Urtean, batzarkide bakoitzak 2.500,00 euro jasotzen ahalko ditu, gehienez.

Hirugarrena.–Ordainsarien araubide horrek ondorioak izanen ditu 2019ko uztailaren 1etik aurrera eta urtero eguneratuko da erakunde eskudunek Nafarroarako onesten duten KPIa aplikatuz.

Laugarrena.–Erabaki hau Udaletxeko iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Tebasen, 2019ko uztailaren 18an.–Kontzejuko burua, Leire Martínez Carneiro.

Iragarkiaren kodea: L1910867