176. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

191/2019 FORU DEKRETUA, abuztuaren 28koa, Javier Lacarra Albizu jauna Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendari izendatzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 36.1 artikuluak xedatzen du libreki izendatuko eta kargutik kenduko direla zerbitzuetako zuzendariak, Nafarroako Gobernuaren foru dekretu bidez, departamentu eskuduneko titularrak proposaturik, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko edo hari atxikitako funtzionarioen artetik.

Horrenbestez, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2019ko abuztuaren 28an egindako bilkuran harturiko Erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. Javier Lacarra Albizu jauna izendatzea Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendari. Izendapenak 2019ko abuztuaren 29tik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea, eta Hezkuntza Departamentuari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2019ko abuztuaren 28an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Hezkuntzako kontseilaria, Carlos Gimeno Gurpegui.

Iragarkiaren kodea: F1911320