175. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

VIANA

Administrari-ofizial izateko deialdia. Onartutako izangaien behin-behineko zerrenda

Alkatetzaren 2019ko 596. Ebazpenaren bidez (maiatzaren 30ekoa) onetsi zen administrari-ofizial izateko lanpostu bat lekualdatze lehiaketaren bidez betetzeko deialdia. Deialdi hori 2019ko 143. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, uztailaren 24an.

Eskabideak aurkezteko epea bukatu denez, bidezko da deialdi horretarako izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onestea, aipatu administrari-ofizial postua betetzeko.

Horrenbestez,

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onestea, administrari-ofizial izateko lanpostu bat lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian. Hura 2019ko 143. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 24an. Hona hemen:

Onartuak:

FERNANDO DEL PRADO ABADÍA

Baztertuak: inor ez.

Bigarrena.–Interesdunek erreklamazioak jartzen ahalko dituzte bost egun naturaleko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Hirugarrena.–Ebazpen honen xedapen zatia igortzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratzeko.

Erabaki honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina, edo

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Vianan, 2019ko abuztuaren 19an.–Alkate udalburua, Yolanda González García.

Iragarkiaren kodea: L1910874